'Ostiral laranjari' so, komertzioan ekimen bereziak Lazkaon
LAZKAO // Azaroaren 23ko black friday dela eta, Lazkaon merkatari elkarteak Ostiral laranja kanpaina burutuko du, atzo hasi eta azaroaren 30era arte. Elkarteko denden eraskusleihoetan bonbilla handi bat eta esapide hau jarri dute: Mantendu dezagun herr...
LAZKAO // Azaroaren 23ko black friday dela eta, Lazkaon merkatari elkarteak Ostiral laranja kanpaina burutuko du, atzo hasi eta azaroaren 30era arte. Elkarteko denden eraskusleihoetan bonbilla handi bat eta esapide hau jarri dute: Mantendu dezagun herria piztuta. Lazkaon bizi, Lazkaon erosi. Bideo bat grabatu dute, eta poltsa laranjak banatuko dituzte bezeroentzat. Bi tailer egingo dituzte astean.