Irribarria eta Altuna, buruz buru. // Argazkia: ASPE
Ordiziako Jai Alai elkarteak, esku pilotaren inguruko solasaldia antolatu du ostegun honetarako, udalaren eta Majori kiroldegiaren laguntzarekin. Puntako hiru pilotari ariko dira hizketan: Iker Irribarria, Jokin Altuna eta Beñat Rezusta. Haiekin batera, Ander Letamendia kirol medikua ere etorriko da. Saioa Barrena Kultur Etxean izango da, 19:00etan hasita. Solasaldiaren ondoren, afaria egingo dute parte hartzaileekin, Jai Alai elkartean. Izena eman nahi duenak, 688 694 767 telefono zenbakira deitu behar du.