«Harremanak estutzeko eta euskara sustatzeko balioko du»
Garazi Ormazabal zegamarrak 21 urte ditu eta irakasle-ikasketak egiten ari da. «Etxean eta lagunekin euskaraz hitz egiten dut, baita unibertsitatean ere».
Zegama ...
Garazi Ormazabal zegamarrak 21 urte ditu eta irakasle-ikasketak egiten ari da. «Etxean eta lagunekin euskaraz hitz egiten dut, baita unibertsitatean ere».
Zegama herri euskalduna da, baina kezkatuta ageri da gazteen artean gaztelaniara jotzeko joera gero eta handiagoa nabari duelako. «Kuadrillan beti euskaraz egin izan dugu, baina gazteagoek batzuetan erdarara jotzen dute. Ez dakit zergatik ari den hori gertatzen. Beharbada Beasainera joaten garelako ikastera eta bertan erdara erabiltzeko joera handiagoa dagoelako».
Euskaraldiko talde motorreko kidea da. «Iaz Malagan egon nintzen, truke batean. Itzuli nintzenean ahizpak Euskaraldiaren berri eman zidan eta ekimena asko gustatu zitzaidan. Euskara bultzatzeko modu polita iruditzen zait. Parte hartu beharra dagoela iruditzen zait».
Jendea animatzea kostatzen ari dela dio. «Egun berezietan mahaiak jarri ditugu, baina nahi genukeena baino jende gutxiagok eman du izena». Zegamarrei gonbita luzatu die. «Euskaraldiari esker jende gehiago animatu daiteke euskaraz hitz egitera. Euskaraldiak harremanak estutzeko eta euskara sustatzeko balioko du. Ekitaldi asko egongo dira eta primeran pasako dugu».