La Vila taldearen aurka jokatuko du Ampok igandean
Ampo Ordiziak, Alakant aldera egingo du igande honetan La Vila Joiosako El Pantano zelaian ohorezko mailako bederatzigarren jardunaldiko partidua jokatzeko. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da.
Jon Txurrukarenak play-offeko tokian daude eta erakutsi dute edozertarako gai direla azken urteotako liga parekatuenean. Sailkapeneko laugarren tokian dago Ampo Ordizia, 25 punturekin. Aurrekoan Altamiran Cisnerosen kontra jokatutako partiduan argi eta garbi nabarmendu zen liga honetan ez dagoela aurkari txikirik edo edozein taldek ezustekoa eman dezakela. Hala, jokalariek ondo kontzentratuta egon beharko dute uneoro.
Beraz, sailkapenean nahiz eta La Vilak baino 13 puntu gehiago eduki, abantaila ahaztu eta dena ematera zelairatu beharko dute Ordiziako mutilek. Gainera, denboraldi honetan El Pantanon jokatu diren partidak nahikoa borrokatuak eta markagailuan alde gutxikoak izan dira.
La Vila Joiosakoak sailkapenean hamargarrenak dira une honetan, Gernikak
baino puntu bat baino gehiagorekin eta Cisnerosek baino bi gehiagorekin. Bi talde horik jaitsierako play-offean daude eta La Vilarentzat puntuak lortzea
derrigorrezko da.