Gaur 21:00ak arte egongo da irekita eta bihar, 11:00etatik 21:00etara.
Olentzerok gustuko herria du Legazpi. Abenduan Mirandaolara joaten da eta ehunka lagunen bisita jasotzen du. Gaur eta bihar, berriz, Olentzero Azoka antolatu dute lehenengo aldiz, Olentzerori opariak erosten laguntzeko. Jasangarritasun irizpideak oinarri hartuta, Gabonetako opari eskaintza azokara eraman dute herriko merkatariek. Gaur 21:00ak arte egongo da azoka zabalik eta bihar, 11:00etatik 21:00etara.
Olentzeroren astotxoa ere lanean arituko da bi egunez, gurdian haurrak paseatuz.
Arratsaldeko eta biharko egitaraua
Gaur
16:00-18:00. Jolasak Sorgintxulorekin.
· 18:00-20:00. Igo Olentzeroren astotxoak daraman gurdira.
· 18:00-19:00. Go!azen eta 3zpa4 telebista saioetako Maria Redondo eta Mikele Arizkorreta.
· 21:00. Azoka ixtea.
Bihar
· 11:00. Azoka irekitzea.
· 11:00-14:00. Telleriarteko talogileak.
· 11:30-13:30. Igo Olentzeroren astotxoak daraman gurdira.
· 12:00-14:00. Eskulanak Sorgintxulorekin.
· 12:30-13:30. Dultzaina eta trikipandero taldea.
· 15:30-17:30. Jolasak Sorgintxulorekin.
· 18:00-20:00. Igo Olentzeroren astotxoak daraman gurdira.
· 19:00. KTE-ren saski zozketa.
· 21:00. Azoka ixtea.