Euskaraldiaren amaiera ospatu dute Mutiloan
Hamaika egunez euskaraz bizi izan dira Mutiloan; gaur, ordea, Euskaraldiari agur esateko ordua iritsi zaie. Horretarako, askaria antolatu dute Txerri Gorri elkartean: taloak egiten aritu dira arratsalde osoan. 18:00etan, argazkia atera dute Euskaraldiko kartelak eskuetan hartuta.
Iñaki Ugaldek, Mutiloako alkateak, nabarmendu du kultur astearen amaierarekin bateratu dutela Euskaraldiaren amaiera ere. Hori horrela, ospakizuna gaur egin dute.