Ordizia rugbyk garaipena lortu du Hernaniko taldearen aurkako derbian
Ordiziarrak garaile izan dira hernaniarren aurkako derbian. Ordizia Rugbyk 36 puntu lortu ditu; Hernani CRE taldeak, aldiz, 10. Altamirako zelaian jokatu dute derbia: 12:00etan hasi da partidua, eta amaieran 19-90 gastrotekak antolatutako hirugarren zatia egin dute.
Bi taldeek helburu desberdinekin jokatu dute partidua. Hernaniarrek ligako sailkapenean gora egin nahi zuten, jaitsiera postuetatik aldentzeko. Ordiziarrek, bestalde, play-off fasea jokatzeko aukera lortu nahi dute. Dudarik gabe, partidu zirraragarria izan da.