Urretxu eta Zumarragako sortzaileek protagonismo handia izango dute Durangoko Azokan
Urretxu eta Zumarragako artistek protagonismo handia izango dute aurten Durangoko Azokako Ahotsenea sortzaileen gunean. Bi herriotako musikariak dituzten lau taldek diskoak aurkeztuko dituzte: Isuo ta Kezman, Txost!, Ertzak eta Hezurbeltzak.
Urretxu eta Zumarragako artistek protagonismo handia izango dute aurten Durangoko Azokako Ahotsenea sortzaileen gunean. Bi herriotako musikariak dituzten lau taldek diskoak aurkeztuko dituzte: Isuo ta Kezman, Txost!, Ertzak eta Hezurbeltzak. Gainera, Mariñe Arbeo zumarragarrak bi aurkezpenetan parte hartuko du. Arbeoren Txakur Gorria sormen taldeak egin du aurtengo azokako kartela.
Agertokira igoko den lehen taldea Oihane Vicente zumarragarra kide duen Ertzak taldea izango da. Gaur diskoa aurkeztuko dute, ostiralean 15:00etan. Gorka Hermosaren eta Jon Maiaren Hezurbeltzak taldeak ere ostiralean joko du, 18:20ean.
Isuo eta Kezmanek larunbatean joko dute, 15:00etan. Bihar akaso diskoa aurkeztuko dute. Bukatzeko, Txost! taldeak ere larunbatean joko du: 16:20ean. Erreferak esperantza diskoa aurkeztuko dute.
Bestalde, Mariñe Arbeo zumarragarraren Txakur Gorria sormen taldeak Lauhazka liburuxka eta Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik infografia aurkeztuko ditu. Infografia ostegunean aurkeztuko dute, 13:00etan. Liburuxka, berriz, ostiralean 19:00etan.