
Agirre Etxeberri etxea Legazpiko Doinua musika eskolaren egoitza da. Eraikinaren beheko solairuko taberna-kafetegia ustiatzeko eskaintzak egiteko epea ireki du udalak. Eskaintzak abenduaren 26ra arte aurkeztu ahalko dira udalaren Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataformaren bitartez.
Tabernaren ustiapenean sartu dituzten zerbitzuak honakoak dira: tabernaren berezko ustiapena; udalak kontratatutako epealditik kanpo behe-solairuko komunak, haietara doan pasabidea eta eraikinaren atzeko sarrera zein arkupea garbitzea; beheko solairuan dauden erabilera anitzeko gelen irekiera, itxiera nahiz, hala dagokionean, haien garbiketa egitea.
Tabernaren ustiapena bere gain hartzen duenak 300 euro ordainduko dizkio hileko udalari; diru kopuru hori goraka hobetu daiteke eskaintzan. Ordain-saria bezeroek tabernan egindako gastutik eratorriko da; prezioak nahieran finkatuko ditu ustiatzaileak, baina ekin aurretik au