Bakailaoa piperradarekin
Osagaiak Bakailao gezatua Tipula Piper gorria Piper berdea Baratxuria Olioa Bakailao tripakiak Tomatea Prestaketa
Bakailaoa
Kazola batan olio askorekin baratxuriak gorritzen ...
Osagaiak
- Bakailao gezatua
- Tipula
- Piper gorria
- Piper berdea
- Baratxuria
- Olioa
- Bakailao tripakiak
- Tomatea
Prestaketa
Bakailaoa
Kazola batan olio askorekin baratxuriak gorritzen jarri. Gorritu direnean, bakailaoa oliotan konfitatu su eztian. Egin denean bakailaoa atera eta xukatu.
Piperrada
Tipula, piper gorria eta piper berdea juliana eran ebaki, zartagin batean olio pixka batekin jarri eta xuabe-xuabe gorritu arte egin.
Bakailao tripakiak
Nahi izanez gero, platera bakailao tripakiekin osatu daiteke. Horretarako tripakiak uretan egosi eta izaten duten mintza kendu behar zaie. Kazola batean tomatea eta tripakiak egiten jarri pil-pil ezti batean. Tripakiei gelatina ateratzen zaie eta egin arte sutan eduki.
Aurkezpena
Plateraren ondoan tomatetan egindako tripakiak jarri, gainean bakailao puska pare bat eta honen gainean piperrada. Perrexil xehatu pixka batekin amaitu platera.
Ospakizunetarako toki aproposa Lierniko gainean
Ezkontzetarako eta ospakizunetarako leku egokia da Lierniko gainean dagoen Mujika jatetxea. Egun horietarako 300 eta 140 pertsonarentzako jangelak dituzte, baita 20 lagunentzako jangela pribatua ere.
Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, Mari Angeles Garmendiak darama hamar laguneko lantaldearen ardura.
Sukaldaritza tradizionala lantzen dute, beti ere sasoiko produktuak erabiliz. Astelehenetik ostiralera eguneko menuak ematen dituzte, eta asteburuetan ospakizunetako, familiako eta lagunarteko otorduak. Jatetxea eguerdiro dago zabalik; gauetan, berriz, ostiraletan eta larunbatetan bakarrik irekitzen dute.
Goxoak dira Mujikako sukaldetik ateratzen diren plater guztiak, baina, nabarmentzen hasita, hauek aipa daitezke: abakando entsalada, onddoz beteriko krepak, txekor masailak ardo beltzarekin, bisigu errea… Etxean egindako postre aukera zabala ere aurkituko du bezero gozozaleak.