San Nikolas Txikia buru, kantu eskea egin dute Zegaman
San Nikolas egunaren bezperan, San Nikolas Txikiaren kantu eskea egin dute gaur, Zegaman. Iraitz Izagirre eta Naia Lizarribar Nikolas Txikiak buru zirela, Aitxuri herri eskolako lehen hezkuntzako ikasleak atera dira goizeko lehen orduan, eta ondoren, 1. eta 2. mailako haurrak batu zaizkie, eta bukaeran haur hezkuntzakoak; gero denak plazan elkartu eta azken kantu saioa egin dute elkarrekin.
Bihar, Seguran
Santuaren egunean aterako dira kantuan Segurako haur eta gaztetxoak. Bihar goizeko 10.00etan abiatuko dira Arboladitik, kalez kale kantuan eta goxoki eske aritzeko. Aurten Luar Murgiondok hartuko du San Nikolas Txikiaren tokia.