Goierri garaiko judo eta jiu jitsu taldeak antolatu dute eta Asier Berasategi ari da eskolak ematen
Goierri garaiko judo eta jiu-jitsu taldeak defentsa pertsonaleko ikastaroa martxan jarri du Legazpiko Bikuña polikiroldegian. Eskolak nerabeei –14 urtetik gorako gazteak– eta helduei zuzenduta daude.
Ikastaroak abenduaren 16ra arte iraungo du eta interesa dutenek izena honako helbide elektronikora idatzita eman daiteke:
judo.legazpi@gmail.com.
Asier Berasategik gidatuko du ikastaroa. Bikuña polikiroldegiko bazkide ez direnek bertako sarrera ordaindu beharko dute ikastaroa egiteko.