The Guardianen arabera, munduko 100 futbolaririk onenen artean dago Irene Paredes
The Guardian egunkari britainiarrak munduko emakumezko 100 jokalaririk onenen zerrenda argitaratu du, eta tartean da Irene Paredes legazpiarra. Mundu mailako 72 jokalari ohik, entrenatzailek eta kazetarik egindako galdeketa batetik atera dute zerrenda hori. Paredes, 69. tokian dago. Europa mailako defentsarik onenetakotzat jotzen dute, eta PSG taldean ez ezik, Espainiako Selekzioarekin egindako lana ere goraipatu dute. Aurten, besteak beste, Frantziako Kopa irabazi du Paredesek, PSG taldearekin. Pasa den martxoan, FIFAren Women’s World Eleven hamaikakoan ere sartu zuten Paredes.