Madrilgo Neurologia Elkarteak Asier de la Iglesia sarituko du
Asier de la Iglesia zumarragarrak Madrilgo Neurologia Elkartearen saria jasoko du ostegunean, 19:00etan, Madrilgo Mediku Elkargoaren egoitzan. Madrilgo Neurologia Elkarteak urtero ematen du sari hau. Ohitura osasungarriak sustatzeko, gaixotasun neurologiko
Asier de la Iglesia zumarragarrak Madrilgo Neurologia Elkartearen saria jasoko du ostegunean, 19:00etan, Madrilgo Mediku Elkargoaren egoitzan. Madrilgo Neurologia Elkarteak urtero ematen du sari hau. Ohitura osasungarriak sustatzeko, gaixotasun neurologiko bati aurre egiteko edo gaixotasun hauek ezagutzera emateko lan egiten duen elkarte edo norbanako bati, hain zuzen ere. De la Iglesiak esklerosi anizkoitza du eta saskibaloian jokatzen jarraitzen du. Aurten ACBko Delteco GBC taldearekin partida bat jokatu du eta diru asko bildu du ikerketaren alde.