Gainzuri ikastetxeko ikasleek bertsolaritzari buruzko erakusketa ireki dute
Gainzuri ikastetxeko ikasleek Bertsolaritzaren lehena eta oraina erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketa honetan 2019ko egutegia prestatzeko egin duten lana ikus daiteke. Izan ere, egutegia bertsolaritzari buruzkoa izango
Gainzuri ikastetxeko ikasleek Bertsolaritzaren lehena eta oraina erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketa honetan 2019ko egutegia prestatzeko egin duten lana ikus daiteke. Izan ere, egutegia bertsolaritzari buruzkoa izango da. Erakusketa hilaren 18a bitartean egongo da zabalik.
Ikastetxeko maila bakoitzak bertsolari bat landu du, Txirritatik hasi eta Maialen Akizurekin bukatu. Bakoitzak zegokion bertsolariaren bizitza eta bertsoak landu ditu eta artelan bat egin du bertsolari horren aurpegiarekin. Erakusketan hamabi artelanak ikus daitezke. Baita marrazki lehiaketako lan irabazleak. Lehiaketarako bertsolariak marraztu dituzte.
Egutegiko orri bakoitzean bertsolari baten artelana, argazkia eta bertsoa jarri dituzte. Egutegia familien artean banatu dute eta erakundeetara eta elkarteetara bidali dute. Ikastetxean eskura daiteke, 5 euroan.