Euripean ere, handia da Santa Lutzi feria
Eguraldiak atseden handirik eman ez badu ere, jendetza bildu da gaur Urretxuko eta Zumarragako kaleetan. Eguerdirako, kosta egiten zen zenbait kaletan aterki artean ibiltzea ere. Santa Lutzi azoka urteroko hitzordua
Eguraldiak atseden handirik eman ez badu ere, jendetza bildu da gaur Urretxuko eta Zumarragako kaleetan. Eguerdirako, kosta egiten zen zenbait kaletan aterki artean ibiltzea ere. Santa Lutzi azoka urteroko hitzordua dute goierritar nahiz kanpotar askok, eta aurten ere nabaritu da hori.
Santa Lutzi egunekoa ez baita nolanahiko feria: guztira 415 postu eta 288 abelburu izan dira gaur. Ganadu salmentarako feriarik onena izateko fama du Santa Lutzik, eta aurten ere, agerian gelditu da zergatik: 103 buru saldu dituzte aurten. Kopuruak urtez urte jaisten ari badira ere, Zumarraga da oraindik ganadu saltoki nagusia.