Nogen taldeak Lazkaon aurkeztuko du bihar azkeneko diskoa
Nogen musika talde donostiarreko kideak Lazkaon izango dira bihar, ostirala. Liv til doden azkeneko diskoa aurkeztuko dute, 17:00etan, plazako frontoian. Lazkaoko 30. Liburu eta Disko Azokan izango dira. Azoka bihar 16:30ean zabalduko dute, igandera arte. Nogeneko abeslari Eider Saez lazkaotarra aurkezpenean izango da, kide batzuek lagunduta.