Eluska Gerriko sariak banatzen.
2019ko paretako eta poltsikoko egutegiak kaleratu dituzte aurten ere Seguran, eta hilabete bakoitzerako argazkiak aukeratzeko lehiaketa egin dute Segurako bizi lekuak izenburupean. 56 argazki aurkeztu dituzte 21 parte hartzailek. Horietatik 12 izan dira aukeratuak, hilabete bakoitzerako bat. Aukeratutako argazkien egileak ondorengoak dira: Izar Telleria Pedrosa (2), Joan Jose Etxezarreta Goia, Kontxi Pedrosa Pellejero, Imanol Gotxikoa Aldasoro, Elur Telleria, Ion Irizar Azkarate, Jon Sarasola Balerdi, Beñat Lardizabal Iturralde (2), Iker Zabala Telleria eta Joseba Telleria Albizu. Abenduaren 14an, 18:30ean, 12.
Gaur, Euskal liburu, disko eta jostailu azokaren inaugurazio egikitaldian egin dute sari banaketa. 12 argazkietatik, hiru saritu dituzte: irabazlea
Izar Telleria Pedrosa eta bigarrena
Ion Irizar Azkarate. Irabazleak 300 euro jaso ditu eta bigarrenak 150 euro.
Astelehenetik aurrera dohainik eskuratu ahal izango dira Ondarre zerbitzu dendan, Izarra arrandegian, beheko okindegian, Izaskun ile apaindegian, Txokoa-Pagosa okindegian, Laura fruta dendan, Atseden tabernan, Miren Imaz estankoan, Oreka fisioterapia zentroan, Maite Lasa Arbulu botikan, Elorripe tabernan, Izkin?a jatetxea-Tabernan, Imaz jatetxe-hotel-okindegian eta Ikernet informatika zerbituan.
Izar Telleria. Bizitokiak elurpean.
Ion Irizar Azkarate. Bizitza eta heriotza sare artean.