Carlos De Cos eta Iker Ruiz Igartubeitiko argazki lehiaketako sarituak
Sagardoa ardatz artuta argazkiek duten aniztasuna saritu dute epaileek. Gaur jaso dituzte sariak
Carlos de Cos helduen mailan eta Iker Ruiz gaztetxoetan izan dira XI. Sagardo Astea Argazki Lehiaketako irabazleak. Hurrenez hurren, 200 eta 75 euro bereganatu dituzte.
Sagardo Astearen barruan egindako lehiaketa da. Igartubeiti baserrian sagarra eta sagardoaren inguruko erakusketak eta antzezpenak izan ziren, eta lehiaketak ekitaldi hauek jasotzea zuen helburu. Urretxuko “Argazki” eta Legazpiko “Ikatza” kideez osatutako epaimahaiak argazki bildumen aniztasuna azpimarratu dute.
Irabazleen zerrenda:
Helduen kategoria:
- 1. saria: Carlos De Cos – 200€
- 2. saria: Guillermo Murciego – 150€
- 3. saria: Carlos Mediavilla – 120€
- 1. saria: Iker Ruiz – 75€
- 2. saria: Ruben Murciego – 50€
- 3. saria: Alex Murciego – 30€