Argazkian, ezkerretik eskubira, Josu Idigoras (Zumarraga), Leire Artola (Beasain), Felix Urkola (Lazkao), Markel Olano (Beasain) eta Joseba Egibar (GBBko presidentea). Arg.: Gipuzkoako EAJ
Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egin du gaur goizean Donostian Gipuzkoako EAJk. Tartean, Oriako hautes barrutiko hautagaien zerrenda jakinarazi du, eta zerrendako lehen laurak argazki batean ere bildu ditu. Markel Olano egungo Diputatu Nagusia izango da berriz ere zerrendaburua, Leire Artola Beasaingo alkateordea izango da bigarrena, Felix Urkola Lazkaoko alkatea hirugarrena eta Josu Idigoras Zumarragako zinegotzia laugarrena. 2019ko maiatzaren 26an egingo dira Udal eta Foru Hauteskundeak.
Oria hautes barrutirako EAJren zerrenda
1. Markel Olano Arrese
2. Leire Artola Ugalde
3. Felix Urkola Iriarte
4. Josu Idigoras Egia
5. Arantxa Garin Garmendia
6. Eneritz Miranda Muxika
7. Iñaki Egibar Larrañaga
8. Maria Angeles Lazkano Larrañaga
9. Maialen Ezkiaga Etxezarreta
Ordezkoak
1. Ainara Aiestaran Aldasoro
2. Eric Galvez Alvarez
3. Jokin Azkue Arrastoa