Motor hotsak Beasainen
Auto klasikoen erakusketa, haurrentzako txokoa eta ikuskizunak egongo dira gaur eta bihar Beasainen. Motor asteburua Erauskin igoerarekin amaituko da
Beasaingo Motor Asteburua gainean da. Iazko arrakasta ikusirik, aurten egitarau zabalagoa prestatu dute antolatzaileek. Albert Llovera rally gidari paraplegikoak hitzaldia eskaini zuen ostiralean, eta gaurtik aurrera, auto klasikoen erakusketa, haurrentzako txokoa eta trial ikuskizuna daude. Hemen argazki galeria.
V. Erauskin igoerarekin goia joko du bihar motor asteburuak. 2,5 kilometro eta 20 bihurgunez osaturiko igoera da, eta 10:00etan ekingo diote lehiari gidariek.