Iñaki Azurmendi, Urrezko Aizkolari Kopako finalean
Iñaki Azurmendi Urrezko Aizkolari Kopako finalerako sailkatu da. Otxandion jokatutako kanporaketan denborarik onena egin du arriarandarrak, 14 kana-erdiko 22’22”-ko denboran ebakita. Aurkari izan duen Eneko Otañok, lau minutu gehiago (36’57”) behar izan ditu lanak bukatzeko.
Finala urte zahar egunean jokatuko dute, Asteasuko Usarrabi kiroldegian, 17:00etan hasita. Finaleko hirukoa honakoa izango da: Mikel Larrañaga, Xabier Orbegozo Arria eta Iñaki Azurmendi. 16na kana-erdiko enbor ebaki beharko dituzte.