Ampo Ordiziako eta Santboianako jokalariak, TV3k minbiziaren ikerketarako egin duen maratoia babesteko kartelarekin.
Ampo Ordizia garaipen berri batekin itzuli da Kataluniatik, eta sailkapen nagusian koska bat gora egin du, berriz ere laugarren postura itzulita. Santboiana taldearen aurkakoa ondo bideratu zuten, lehendabiziko ordu laurdenean 0-13 aurrea hartuta. Etxekoek erreakzionatzen jakin zuten, ordea, eta atsedenaldirako 8-13 gerturatu ziren.
Bigarren zatiaren hasiera gogorra izan zen Ampokoentzat; hiru txartel hori jasota, minutu batzutan bi jokalari gutxiagorekin ere aritu ziren. Abantaila aprobetxatzen jakin zuten etxekoek markagailuan 15-13 aurretik jartzeko. Azken minutuetan ordea, kasta atera zuten goierritarrek, eta drop batekin lehendabizi, eta entsegu batekin ondoren, 15-23 aurreratu ziren, 5 minuturen faltan. Partidaren azken hatsean entsegua egin zuten etxekoek, eta 22-23 gerturatu baziren ere, epaileak partidaren amaiera adierazi zuen.
Gonzalo Vazquez argentinarra, Amporen jokalari berria
Bigarren lerroa sendotzeko asmoz, Gonzalo Vazquez 22 urteko jokalari argentinar-italiarra ekarri du Ampo Ordiziak. Cordobako Athletic taldetik dator, 1,92 metro neurtzen du, eta 108 kilo pisatzen ditu. Gaur egingo du aurreneko entrenamendu saioa Ordizian.