Aspanogirentzat 18.237 euro lortu dira Buztuntzako festarekin
Ordiziako Buztuntza auzoan, Aspanogiren aldeko asteburu osoko festa egin zuten pasa den irailaren erdialdera. Asteburu hartan antolatutako ekintza desberdinekin eskuratutako dirua Aspanogiri eman diote orain. 18.237 euro bildu zituzten guztira. Pasa den ostegunean egin zuten txekearen entrega eta bertan izan ziren Paulo Cerqueiera festaren antolatzailea, eta Aspanogiko ordezkariak.
Esperientzia pasatakoak
Cerqueirak gertutik bizi izan du minbizia. Bere alaba Sarak 5 urtetxo ditu orain. Orain dela 3-bat urte, minbizia detektatu zioten eta osatuta badago ere, tratamendu, ebakuntza eta hospitalean ordu asko pasatakoak dira. Horrelako zerbait hain gertutik bizi izanak gai horren inguruan «bereziki kontzientziatu» du Cerqueira, horrexegatik hartu zuen festa hau antolatzeko ardura.
Aurretik ere beste hainbat ekintza antolatu izan ditu eta aurrerantzean ere elkartearekin kolaboratzen jarraituko du.