Haitirako 1.710 euro gehiago
Asteburuan lanean aritu dira Alkartasuna Lizeoko LH 6. mailako ikasleak eta beraien gurasoak, Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, Loinazko San Martin plaza azpian bigarren eskuko eta bidezko merkataritzako merkatu txikia jarri baitzuten ostiralean eta larunbatean. Lanak emaitzak eman ditu eta 1.710 euro bideratuko ditu Herriak Elkarlaneak Haitira, Lasserrre herrian eskola eraikitzen laguntzeko.
Herriak Elkarlaneko Leire Plazaolak eskerrak eman dizkie Alkartasuna Lizeoko ikasleei eta gurasoei.
Abenduaren 24ko gabon eskean bilduko duten dirua ere, Haitira bidaltzeko izango dela gogoratu dute.