Khuruts Begoñak ‘Eta gertatu izan balitz?’ film laburra aurkeztuko du
Khuruts Begoñak Eta gertatu izan balitz? film laburra aurkeztuko du ostegunean, 19:30ean, Bilboko BilbaoArte fundazioan. Lan honetan Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren Arantzazura abiatu ziren guardia zibilak bertara heldu balira gerta
Khuruts Begoñak Eta gertatu izan balitz? film laburra aurkeztuko du ostegunean, 19:30ean, Bilboko BilbaoArte fundazioan. Lan honetan Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren Arantzazura abiatu ziren guardia zibilak bertara heldu balira gerta zatekeena aztertu du. Martxelo Otamendiren eta Lorea Agirreren hipotesiak jaso ditu, besteak beste. Guardia zibilak euskararen aurkako operazioaren barne abiatu ziren Arantzazura, baina filtrazioak eta telefono deiak medio, buelta eman zuten.
Begoña Bermeon jaio zen. Bere bikotea Urretxu-Zumarragakoa da eta duela 9 urtetik bertan bizi da. Arte Ederrak ikasi zuen eta hainbat film labur egin ditu. Oraingo honetan generoen arteko zerbait egin duela dio. Otsailaren 25ean Kresala zineklubak emango du eta Urretxu-Zumarragan ematea ere gustatuko litzaioke.