Antxiñako Ama txistulari taldeak liburua eta diskoa aurkeztuko ditu larunbatean
Larunbatean, 19:00etan Zumarragako Zelai Arizti aretoan, Antxiñako Ama txistulari taldeak liburua eta diskoa aurkeztuko ditu. Sarrera doan izango da, aforoa bete arte. Sarrera leihatilan hartu beharko da eta hau 18:00etan
Larunbatean, 19:00etan Zumarragako Zelai Arizti aretoan, Antxiñako Ama txistulari taldeak liburua eta diskoa aurkeztuko ditu. Sarrera doan izango da, aforoa bete arte. Sarrera leihatilan hartu beharko da eta hau 18:00etan irekiko dute. Aretoko ateak, berriz, 18:30ean irekiko dituzte.
Diskoa eta liburua taldearen 50. urteurrena ospatzeko argitaratu dituzte. Diskoaren izenburua Zumarragako ezpatadantza da. Izenburuak dion moduan, uztailaren 2an eta abuztuaren 15ean dantzatzen diren musikak jaso dituzte. Horietaz gain, egun jotzen ez diren bi dantza jaso dituzte.
Dantza hauek orain grabatu dira lehenengoz. 1972ko Herrikoi musika sorta: Zumarraga diskoan Paxkual Okarizek dantza horietako baten zati bat grabatu zuen, baina ez osorik.
Zumarragako ezpatadantza diskoa ekainean grabatu zen, Zelai Ariztin. Partiturak Jose Ignazio Ansorenak moldatutakoak dira. Taldearen 25. urteurrena ospatzeko egin zituen. 2007an, Ansorenak berak taldekoei Antiorakoa biribilketa eskaini zien eta hau ere diskoan jaso dute, metal boskotearen laguntzarekin.
Inurriak burdin harietan txistuka liburuari dagokionez, txistulari taldearen ibilbidea jasotzen du: datuak, taldekideen testigantzak, anekdotak, garai ezberdinetako argazkiak…
Aurkezpena berezia izango da: Eneritz Gorrotxategik diskoko eta liburuko pasarteak aurkezten dituen bitartean, txistulariek pasarte horiekin bat datozen piezak joko dituzte. Emanaldian, txistulariekin, Goiargi abesbatza, Carlos Sagi perkusionista, Ander Garcia baxu-jotzailea, Carlos Velasco gitarra-jotzailea, Javier Arratibel pianista, Andoni Oruesagasti trikitilaria, Maddi eta Garazi Martin eta Mikel Alustiza abeslariak eta Mikel Urteaga dantzaria arituko dira.