Ur Kontsortzioak eta foru aldundiak 3.250.000 euro inbertituko dituzte Goierrin
Itsason, Ezkion, Ormaiztegin, Beasainen, Zumarragan eta Zerainen sei proiektu egingo dituzte. 2018-2022 epe aldian gauzatuko dira. Hitzarmena sinatu dute foru aldundiak eta Ur Kontsortzioak
Goierriko proiektuak 2018-2022 epean
· Itsaso. Herriguneko hondakin urak jasotzeko eta Estandako kolektore nagusiraino eramateko obrak. Inbertsioa: 785.000 €. · Ezkio. Herriguneko hondakin urak jasotzeko eta Estandako kolektore nagusiraino eramateko obrak. Inbertsioa: 750.000 €. · Ormaiztegi. Saneamendu kolektorean sartzen diren euri urak desbiratzea. 460.000 €. · Arriarango saneamendua. Garin eta Astigarretako herriguneko isuriei soluzioa ematea, bilketarako bi kolektore diseinatuko dira eta hondakin uren araztegi txiki bana jarri herrigune bakoitzean. 620.000 €. · Zerain. Errekalde auzoko hondakin urak jasotzeko eta Mutiloako kolektore nagusiraino eramateko obra. 450.000 €. · Zumarraga. Eitzaga Goiko etxebizitzen isuriak jasoko dira eta herrialdeko saneamendu sistema nagusiarekin lotu. 280.000 €.