Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Urte bukaerara, dena emanda

Lazkao
Gizartea

Lazkaon ekitaldi ugari izango da Gabon aurrean, girotzeko. Ikastolako ikasleek euskal ohiturak erakutsiko dituzte gaur plazan. Elkartasun jaialdia egingo dute arratseanInoiz baino luzeagoak izango dira Lazkaon aurten Gabonak. Abenduaren 12ko arratsean ...

2018/12/20
Aimar Maiz

Lazkaon ekitaldi ugari izango da Gabon aurrean, girotzeko. Ikastolako ikasleek euskal ohiturak erakutsiko dituzte gaur plazan. Elkartasun jaialdia egingo dute arratsean

Inoiz baino luzeagoak izango dira Lazkaon aurten Gabonak. Abenduaren 12ko arratsean ka-le argiztapen berezia piztu zen, eta urtarrilaren 13an Astotxo Eguna ospatuta bukatuko dira. Hilabete osoan, denboraz gain, ekitaldi sorta luzeak beteko ditu Lazkaoko kaleak.

Lazkao Txiki musika eskolak herenegun egin zuen Eguberri kontzertua, Arerian. Aretoa entzulez bete zen, ia bi orduko saioa entzuteko.

Haur horiek berberek, kide gehiagorekin eta ikastolaren izenean, gaur beteko dute atzera Areria. Elkartasun Jaialdia egingo dute, emanaldi bikoitzarekin: 17:30ean HH5eko haurrek, eta 18:00etan larriagoek. Betekada ziurtatuta dago, senide, guraso eta etxekoekin bakarrik. Hala, publiko orokorrarentzat ez dute sarrerarik salgai ipiniko.

Aurkezpena gaur egoizean

San Benito ikastolako LH5eko ikasleek, berriz, gaur goizean ere ukitu berezia emango diote plazari. Euskal ohiturak eta folklorea landu dituzte proiektu batean, eta horien aurkezpenak egingo dizkiete herritarrei, taldeka jarrita. Plazan, 10:00etatik 12:00etara ariko dira.

Ruandarekiko elkartasun asteak ere azken txanpa du. Patxi Zubizarretaren ipuin kontaketa eta bart gaueko film emanaldiaren ondotik, argazki erakusketa eta bidezko merkataritzako gaien salmenta geratzen dira. Kultur etxean daude, bihar arte.

Kale girotzen Lazkaon merkatari elkartea ere ari da. Erakusleiho lehiaketan botoa igandera arte eman liteke. Asteazkenean zenbatu, eta ostegunean banatuko dituzte sariak, udaletxean.

Gabon kanpainan, izar batekin identifikatu dituzte dendak.

Datorren astea, bete-betea

Gabonetako astean ere izango da zer ikusia Lazkaon. La Traviata operaren emanaldia (abenduak 27), zesta punta partidak kiroldegian (28), izotz pista plazako frontoian (27tik 30era) eta Caballer etxeko su artifizial musikatuen ikuskizunak (30) eta San Silbestre krosak (31) hornituko dute urte bukaera.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

«Kasik obligazioa zen igotzea»

2022/05/24
Beasain
2

Bellota Herramientas enpresak fabrikazio lerro berria jarri du martxan

2022/05/24
Legazpi
3

Aitor Esnaola Dorronsoro preso legorretarra hirugarren graduan jarri dute

2022/05/24
Legorreta
4

Afrika gertuago izateko

2022/05/24
Ordizia
5

Goierri garaira Turismoaren sei Kode Etiko iritsi dira

2022/05/24
Ezkio,Legazpi,Urretxu,Zumarraga
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.