Pablo Astrainek eraman du Goiart lehiaketako sari nagusia
Goiart arte plastikoen bederatzigarren lehiaketaren sari banaketa burutu dute gaur, Ordiziako Barrena kultur etxean. Irabazlea, Getxon bizi den Pablo Astrain Gonzalez izan da (Donostia-1986), Heuristica pinturarekin. 3.000 euroko diru sari eraman du. Bigarren, Bizileku-Bizimodu izeneko bideo instalazioarekin, Bergaran bizi den Amaia Santamaria Andrés ek eraman du. Honek, 1.500 euroko diru saria jaso du. Azkenik hirugarren saria, Azkoitia joan da. Pershing Square margolanak eraman du, Udane Juaristi Ibañezek (Azkoitia, 1985) egindakoa.