
Segurako Elorri kultur elkarteak eta Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri euskara elkarteak XV. Joxean Ormazabalen omenezko ipuin bertso eta marrazki sariketa antolatu dute. “Euskara da gure hizkuntza, euskara da gure leloa eta euskara eta euskal kultura dira” sariketa hau antolatzearen ardatzak. Bide batez, gaietan arlo sozialak ere jorratzen dituzte.
Guztira 500 lanetik gora jaso dituzte aurten, Gabiri, Olaberri, Ataun, Zegama, Zerain, Segura, Lapurdiko Donibanekoak eta Urrrun?akoak, eta Alegikoko ikastetxeetakoak.
Gaur, Botika Xaharrean egin dute sari banaketa ekitaldia eta irabazleak ondorengoak izan dira:
6 eta 7 urte. Ze musika tresna ekartzea nahi duzu Olentzerok?, izan dute gaia.
- Ipuinak:
- 1. saria: Noa Otegi (Zegama)
- Aipamena: Garazi Altuna (Zegama)
- Bertsoak:
- 1. saria: Inhar Garmendia (Alegi)
- Marrazkiak:
- 1. saria: Raul Valdes (Zegama)
- Aipamena: Lur Elorza (Zerain)
8 eta 9 urte. ‘Olentzero Pirineoetara (Hiru Erregeen Mahaira) joan omen da, etorriko ote da?
- Ipuinak:
- 1. saria: Nahia Iturrioz (Segura)
- Aipamena: Luken Goiburu (Segura)
- Aipamena: Ane Ormazabal (Zegama)
- Bertsoak:
- 1. saria: Aidan Kortabitarte-Lena Houset Serraller (Urruña)
- Marrazkiak:
- 1. saria: Amets Ojanguren (Segura)
10 eta 11 urte. ‘Olentzerori gutuna idazten ari da haur-gaztetxo bat, eta aldamenean beste herrialde batetik etorritako batek, zertan ari den galdetzen dio’
- Ipuinak:
- 1. saria: Laia Apaolaza (Segura)
- Aipamena: Urritz Jauregi (Segura)
- Aipamena: Ainitze Arrizabalaga (Urruña)
- Bertsoak:
- 1. saria: Haitz Urrestarazu (Ataun)
- Aipamena: Aetz San Sebastian (Ataun)
- Marrazkiak:
- 1. saria: Amets Izagirre (Ataun)
- Aipamena : Iratze Elorriaga (Urruña)
Epai mahaia ondorengoek osatu dute:
Bertsotan: Felix Lardizabal, Eneko Araiztegi eta Jon Iturrioz.
Marrazkietan: Joxemari Telleria.
Ipuinetan: Eider Lardizabal, Ainitze Arretxe, Alaitz Imaz, Aitziber Lertxundi eta Amaia Mujika.