
Eguberrietako aparteko azoka dute gaur Ordizian. Eguraldi ona lagun, jende asko bildu da herriguneko kaleetan. Animaliak, sagar eta landareak, artisau produktuak, arropak eta bestelako gaiak ere izan dira, asteroko azokako postuekin batera.
Udaletxeko arkupean, nazioarteko lehiaketetan saritutako gazta ekoizleei aitortza ekitaldia egin diete. Idiazabal jatorri izendapeneko 44 gaztagilek, denera 62 sari edo domina jaso dituzte aurten; horietatik zortzi dira goierritarrak.
Nazioartean saritutako gaztagileak:
World Cheese Awards
- Aitor Urien: Brontzea eta zilarra.
- Aixta: Urrea, 2 brontze eta zilarra.
- Gaztañaditxulo: Brontzea eta zilarra.
- Larte: Zilarra.
- Ardiarana: 2 zilar.
- Azkarra: Zilarra.
- Baztarrika: Zilarra eta 2 brontze.
- Bengotxea: Brontzea.
- Buruaga: Bi zilar eta brontzea.
- Gordoan: Zilarra.
- Basazabal: Zilarra.
- Mañeka: Urrea eta brontzea.
- Basondo: Zilarra.
- J.Aranburu: Zilarra eta brontzea.
- Zelaieta: Zilarra eta brontzea.
- Gazpio: Zilarra eta brontzea.
- Agerre-Buru: Brontzea.
- Itsasegi: Zilarra.
- Otatza: Urrea eta brontzea.
- Naparbaso: Zilarra.
- La Leze: Urrea.
- Agiñiga: Brontzea
- Loperena: Urrea eta zilarra.
- Mausitxa: Urrea eta brontzea.
- Orexa: Urrea.
- Larreako gazta: 2 zilar.
- Beizamako gazta: 2 urre eta zilarra.
- Martin Txiki: 2 zilar eta brontzea.
- Remiro: 2 brontze.
- Beriain: Urrea eta zilarra.
- Infernuko gasna: Brontzea.
- Juananeko gazta: Zilarra.
- Baskaran: 3 urre.
- Eginoko artzaia: 2 brontze.
- Troskaeta: Zilarra.
Gourmet Quesos
- Aizpea (Olaberria): Urrezko eta zilarrezko dominak
- Jose Luis Odriozola (Aia): Urrezko domina
- Kortaria (Lekaroz, Nafarroa): Urrezko domina
Roma Saria
- Mausitxa (Elgoibar): 3. saria
Farm Cheese Awards
- Balda Artola (Unanue, Nafarroa): 3. saria
Pirinioetako Artisau gazten lehiaketa
- Audikana anaiak (Gereñu, Araba): Zilarrezko domina
- Bengotxea (Urdazubi, Nafarroa): Brontzezko domina
Zafrako Artisau gazten lehiaketa
- J. Aranburu Elkartea (Idiazabal): 1. saria