Pirritxen faltan ere, ikuskizun borobila
Goierri beheko hiru ikastolek Urruñakoaren eta Ziburuko Kolegiaren alde Ordizian antolatzen duten pailazoen saioak harrera bikaina izan du beste urte batez. Pirritxek ezin izan zuen ikuskizunean parte hartu gaixorik zegoelako, baina hala ere bikain os...

Goierri beheko hiru ikastolek Urruñakoaren eta Ziburuko Kolegiaren alde Ordizian antolatzen duten pailazoen saioak harrera bikaina izan du beste urte batez. Pirritxek ezin izan zuen ikuskizunean parte hartu gaixorik zegoelako, baina hala ere bikain osatu zuten haren taldekideek ‘Musua’ ikuskari berria. Urtero bezala, Ordizia-Goierri Musika Eskolako Idiazabalgo eta Zaldibiako ikasleak irudian lagun izan zituzten Porrotxek eta Marimototsek oholtza gainean. Bestalde, Port Aventurarako bidaiarako, eta Ataungo Urbitarten eta Pausuko Xaian 10na afarirako zozketek badituzte dagoeneko irabazleak.