Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Legazpik 11 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du lehenengoz

Legazpi
Gizartea

2019ko udal aurrekontua onartu du EAJko udal gobernuak PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk eta Irabazik kontra bozkatu dute. Agustin San Martinek kargua hartu du

2018/12/28
Miriam Luki
Legazpiko_ikuspegia Abenduko osoko bilkuraren hizpide nagusia beti izan ohi da udal aurrekontuaren aurkezpena eta balizko onespena. Udalbatzak onartu du 2019ko udal aurrekontua, udal gobernuan den EAJko zinegotzien aldeko botoekin eta PSE-EEkoen aldekoekin; aurrekontuen kontra bozkatu zuten EH Bilduko eta Irabaziko zinegotziek. Datorren urteko aurrekontuaren zenbatekoa 11.027.692 eurokoa da, aurtengoa baino %2,24 handiago. Legazpik inoiz izan duen aurrekonturik handiena da, 11 milioi eurotik gorakoa. Koldobike Olabide alkateak, proiektuaren aurkezpenean, udal finantzen osasuna «bikaina» dela esan zuen: «Zorra 4,7koa da, eta 1,1 milioi euro ditugu inbertsioetarako. Udalak, gaur-gaurkoz, fakturak hamabi egunetan ordaintzen ditu eta lehenengo aldia da gizarte zerbitzuen aurrekontua 2 milioi euro baino gehiagokoa dela». Inbertsio handienak hartuko dituzten esparruak honakoak dira: gizarte zerbitzuen atzetik, kirola (1.141.049 euro), bide publikoak (888.060 euro) eta hezkuntza (356.443 euro). «Pertsonei zuzendutako aurrekontua da», azpimarratu zuen. Captura de pantalla 2018-12-28 a las 10.33.05Hastear dagoen urtean gauzatuko dituzten zortzi berritasun aipatu zituen; guztientzako diru sailak aurreikusi dituzte aurrekontuetan. Berritasunak ondokoak dira: Hiri Antolamenduko Plan orokorra berrikustea; Bellotako pentsio zaharra erostea; Santikutz kalean udalak duen etxebizitza konpontzeko obra; Dendak Okupatu programa; eskola materiala erosteko eta negozio txikiei laguntzeko diru laguntza berriak; enpleguaren sustapenerako programaren zenbatekoa %115 igo dute; Matraka taldeari dirulaguntza Martxoak 8ko egitaraua presta dezan; eta udal langileen belaunaldi txandaketa planaren lanketa. Alberto Bezunartea Irabaziko bozeramaileak hitza hartu zuen, eta aurrekontu proiektuari ezetza emango ziotela iragarri zuen, «arrazoi filosofikoak tarteko». Pentsioaren erosketaren alde daudela esan zuen, «ez horrenbeste zerbitzu publikoak kudeatzeko moduarekin». Hain zuzen, Bezunarteak garai batean pribatizatutako zerbitzuak, lorezaintza adibidez, berriro publiko egitearen aldeko agertu zen. «Aurreztu egiten da eta kalitatezko lanpostuak sortzen dira». Oscar Valbuena PSE-EEko bozeramaileak «arduraz» jokatu dutela eta agintaldi hasieran EAJrekin adostutako hitzarmenari jarraiki aldeko botoa emango zutela esan zuen. EH Bilduko Rakel Puentek udal gobernuari egindako proposamenak aletu zituen; besteak beste, Haztegiko DBH eraikinerako igogailua eskatu zuten irisgarritasun arazoak ekiditeko eta Legazpiko idazleei dirulaguntzak ematearen alde agertu ziren. Agustin San Martinek EH Bilduko zinegotzi kargua hartu zuen. EAJk EH Bilduren proposamenak aintzat hartuko zituen baldin eta zinegotziak abstenitzen baziren eta aurrekontu proiektuan ez zituzten sartuko. Akordiorik ez zen egon eta EH Bilduk kontra bozkatu zuen. Alderdiek nork bere posizioa agertu zuten aspaldian Legazpin izan den aurrekontuen gaineko osoko bilkurarik lasaienean.

2022ra arteko Euskara Plana aho batez onartu dute

Osoko bilkuran, 2019ko aurrekontuen gaia jorratu eta gero, 2018-2022 laurteko Euskara Plana landu zuten eta aho batez onartu zuten. Iñigo Imaz zinegotziak eskertu zuen udaleko euskara teknikari Inma Urtzelaik egindako lana: «Hari esker udaleko baliabideekin osatu baitugu plana». Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak onespena eman dio planari. Imazen hitzetan, «erabilera planaren helburu nagusia euskara zerbitzu eta lanerako hizkuntza izatea da. Finean, zaindu eta bermatu nahi dugu legazpiarrek aukeratzen duten hizkuntzan hartu ahal izatea». Planari baietza eman zioten alderdi guztiek, eta bozeramaile guztiak euskaraz aritu ziren hitzaldietan. EH Bilduko Ana Martinek udalbatzarretan euskaraz aritzera animatu zituen kideak: «Hemendik planari bultzada emateko aukera daukagu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut