Zesta punta eta joko-garbi jaialdia gaur Lazkaon
Lazkaoko Eguberrietako egitarauan barruan, Goierri inguruan ezohiko den pilota jaialdi batekin gozatzeko aukera izango da gaur Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Zesta-punta edo xistera, eta joko-garbi partidak izango dira. Lehen modalitatean m...
Aurtengo Xistera denboraldiari amaiera emateko partidak izango dira Lazkaon jokatuko direnak. Hasteko, mutilak arituko dira nor baino nor. Gonzalez eta Garat izango dira gorriz, eta Sorozabal anaiak urdinez. Lau pilotariak gazteak dira, etorkizun handikoak, eta pilotalekura hurbiltzen direnen gozamenerako ikuskizuna eskaintzeko asmoarekin kantxaratuko dira.
Jarraian, nesken txanda izango da,. Honakoa hau ere partida «oso erakargarria» izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Batetik Ortiz de Mendibil eta Merino arituko dira, eta bestetik, berriz, Jauregi eta Lizardi. Bi aurrelari ikusgarri izango dira aurrez aurre, joko alaia eta ederra egiten dutenak, eta atzean, berriz, kolpe handia duten bi pilotarik neurtuko dituzte indarrak.
Hirugarrena, joko-garbian
Baina zesta puntaz gain, mutilen joko garbiko partida bat ere ikusi ahal izango da. Zabala eta Ondaro, Nazabalen eta Etxalekuren aurka arituko dira. Partiden ondoren, ate irekiak egingo dira, zesta-punta eta joko-garbia probatu nahi dituzten guztientzat.