
Legazpiko Gabonetako haur eta gazte parkeak gaur ireki ditu ateak Urbeltz pilotalekuan eta azokan, 2 eta 14 urte bitartekoei aisialdirako eskaintza zabala eskainiz. Besteak beste, puzgarriak, tailerrak, ludoteka, Play Station jokoak, elbarrituentzat egokitutako txu-txu trena, jumping eta balanzbike zirkuitoak
eta futbolina dituzte aukeran.
Parkea goiz eta arratsaldez izango da zabalik gaur eta bihar, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etik 19:30era; ostiralean, hilaren 4an, ere irekita izango da, baina goizez bakarrik, 10:30etik 13:30era. Saio bakoiotzeko sarrera 2 eurokoa da.
Urte askotako ibilbidea duen ekintza da Gabonetako haur eta gazte parkea, aurten 21. urtea du eta. Ekintzak oso harrera ona izaten du legazpiarren artean .Udaleko Gazteria sailak antolatzen du urtero, eta Sorgintxulo aisialdia elkartearen laguntza izaten du.
ARGAZKIAK: Isa Sanz