Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik abiatuko da
Aurtengo Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik abiatuko da, apirilaren 8an. Lehen etapa Zumarragan hasi eta amaituko den 12 kilometroko erlojuaren aurkakoa izango da. Erlojupekoa Antiotik pasako da. Ez da ohikoa Itzulia
Aurtengo Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik abiatuko da, apirilaren 8an. Lehen etapa Zumarragan hasi eta amaituko den 12 kilometroko erlojuaren aurkakoa izango da. Erlojupekoa Antiotik pasako da. Ez da ohikoa Itzulia erlojupeko batekin hastea. 1977an gertatu zen azkenekoz.
Bigarren etapan Zumarragatik Egesibarrera joango dira, hirugarrenean Sarrigurenetik Estibalizko santutegira, laugarrenean Gasteiztik Arrigorriagara eta bosgarrenean Arrigorriagatik Arratera. Seigarren eta azken etapa Eibarren hasi eta amaituko da.