Gipuzkoako Pala Txapelketako finalean izango dira Oianguko palariak
Gipuzkoako Pala Txapelketako finala jokatuko dute Oiangu pilota Taldeko palariek, Gaztelekuren (Andoain) kontra. Etzi, larunbatarekin batera izango da hitzordua. Aurreko denboraldian ere beraiek jokatu zuten finala; 16:30ean hasiko da aurrez aurrekoa, Carmelo Balda pilotalekuan, Donostian. Gaztelekuko Altuna eta Rekalde izango dira Oianguko Luzuriaga eta Letamendiaren aurka arituko direnak.