Javier Ruiz de Larrinaga garaile Euskadiko Ziklo-Kros lehiaketan
Emakumeetan Olatz Odriozolak lortu du garaipena. Igandean egin zuten Euskadi mailako Ziklo-Kros txapelketa Beasaingo Telleri eta Loinatz baserrietako zelaietanOlatz Odriozolak eta Javier Ruiz de Larrinagak lortu dute Euskadiko Ziklo-Kros txapelketako g...
Emakumeetan Olatz Odriozolak lortu du garaipena. Igandean egin zuten Euskadi mailako Ziklo-Kros txapelketa Beasaingo Telleri eta Loinatz baserrietako zelaietan
Olatz Odriozolak eta Javier Ruiz de Larrinagak lortu dute Euskadiko Ziklo-Kros txapelketako garaipena Beasainen. Junior mailan Amaia Lartitegi eta Mikel Orbea dira Euskadiko txapeldun berriak. Kadeteetan, bestalde, Diego Ruiz de Arcaute eta Maria Modenes dira garaileak. Master mailetan, azkenik, Jon Urteaga (Master 30), Juan Jose Romero (Master 40) eta Aitor Zabaleta (Master 50) izan dira irabazleak.Igandean, abenduak 30, egin zuten txapelketa Beasaingo Loinatz auzoan. 10:00etatik 14:00etara aritu ziren txirrindulariak lehian. Loinatz Txirrindu Elkarteak 2,605 kilometroko zirkuitua egituratu zuen. Txirrindulariak Loinazpe ikastetxe ondotik irten ziren, eta Telleri eta Loinatz baserrietako zelaietan barrena aritu ziren lehian. Zirkuituak 750 metro zituen asfaltoan; gainontzeko 1,750 kilometroak, aldiz, belarretan.
Maila handiko lehiaketa
10:00etan hasi ziren neska eta mutil kadeteen lasterletak. 10:45ean open nesken eta junior mailako neska eta mutilen txapelketa hasi zen. 11:45ean masterren txanda heldu zen, eta azkenik, 12:45ean, gizonezkoen elite eta 23 urtez azpiko txapelketak hasi ziren.
Dudarik gabe, maila handiko txapelketa izan zen: irabazleak, esaterako, orain gutxi lortu du munduko txapelketan 40. postua. Horretaz gain, Ormaiztegiko Ion eta Gorka Izagirre anaiak bertan izan ziren. Gorka Izagirrek, gainera, hirugarren postua lortu zuen.