Txusma Perez Azazeta, Josema Azpeitia eta Ritxar Tolosa legazpiarren Rutas y restaurantes con encanto de Navarra liburua Estatu espainiarreko liburu onena izendatu dute, Gourmand sarien Culinary travel/Food tourism kategorian. Munduko liburu onena izat...
Rutas y restaurantes con envanto de Navarra Sua Edizioak argitaletxeak argitaratu du. Ekainean aurkeztu zuten, Iruñean eta Donostian. Aurkezpen ekitaldietan Nafarroako hainbat sukaldarik parte hartu zuten.
200 orrialde ditu. Bertan, Nafarroako 40 jatetxeri buruzko informazioa ematen da. 37 jatetxetako errezetak, jatetxe horietatik gertu egin daitezkeen ibilbideak eta pintxoen ibilbide bat ere ageri dira.
Liburua Sua Edizioak argitaletxearen webgunean eta liburu-dendetan eskura daiteke, 18,95 euroan. Hiru legazpiarrak Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa liburua prestatzen ari dira.