Legazpiko gaztetxeko ateak ireki dituzte
LEGAZPI // Denboraldi batean itxita egon ondoren, Legazpiko gaztetxeko tabernako ateak ireki dituzte berriro ere. Astelehenetik ostiralera eta igandetan 16:00etatik gauerdira irekiko dute. Larunbatetan ordutegia zabalagoa izango da. 12:00etatik 01:00et...
LEGAZPI // Denboraldi batean itxita egon ondoren, Legazpiko gaztetxeko tabernako ateak ireki dituzte berriro ere. Astelehenetik ostiralera eta igandetan 16:00etatik gauerdira irekiko dute. Larunbatetan ordutegia zabalagoa izango da. 12:00etatik 01:00etara, hain zuzen ere. Legazpiko Gazte Asanbladak herriko gazteei gaztetxeko ekintzetan parte hartzeko gonbita luzatu die.