Lortek enpresako ikerlaria da Pedro Alvarez. Eusko Jaurlaritzak bikaintasunezko ikertzaile izendatu du beasaindarra. Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak aitortza egin dio.Lortek enpresako ikerlaria zara. Zer egiten du zehazki Lortek-ek?Lortek...
Lortek enpresako ikerlaria da Pedro Alvarez. Eusko Jaurlaritzak bikaintasunezko ikertzaile izendatu du beasaindarra. Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak aitortza egin dio.
Lortek enpresako ikerlaria zara. Zer egiten du zehazki Lortek-ek?Lortek zentro teknologiko bat da, Goierriko bakarra. Ikerketa prozesu bidez ezagutza sortzea da gure lana eta bertatik sortzen diren emaitzak enpresa desberdinetara zabaltzen ditugu.
Proiektu desberdinetan ari zarete, beraz, lanean.
Bai, arlo desberdinak lantzen ditugu baina gehienbat bitan jartzen dugu fokua, lotura teknolgietan eta metalen fabrikazio gehigarrietan. 80 plangile gaude Ordiziako zentro honetan, eta bi arlo horietan banatzen gara.
Esan beharra dago proiektuak goitik behera hartzen ditugula gure gain, prozesu guztian gaudela presente alegia. Diseinutik hasi, materialen ardura izan eta entseguetara arte da parte enpresa.
Zein da zehazki zure funtzioa enpresan?
Ni ikertzaile nagusia naiz, behar diren ikasketa eta titulazio guztiak araututa baitaude izendapen hori hartzeko. Prozesuetan ikertzaile taldeetan nago beraz.
Azaroan Eusko Jaurlaritzak aitortza egin zizuen ikertzaile talde bati.
Hori da, aitortza bat egin zidan Eusko Jaurlaritzak. Zentro teknologikoen artean ikertzaile bikainen deialdia egin zuten eta 21 hautatuen artean negoen ni.
Orain arte lortutako emaitzak azpimarratu zituzten eta gure aletxoa ikerketa eta ikerkuntzari eman izanagatik eskertu ziguten. Pozgarria da guretzat.
Izendapen horren ondoren Lemniskatak omendu zaitu.
Bai, bi izendapenak elkarri lotuta daude nolabait esateko. Azaroan Beasainen Zientzia Aroa antolatzen dute eta aurten saria balitz bezala jaso dut omenaldia.
Aurrez Lemniskatak antolatuta emana dut hitzaldiren bat edo beste. Bere garaian, bertako ikerlari bezala eman zidaten aukera nire lana azaltzeko. Orain berriz omenaldia jasotzea egokitu zait.
Lemniskataren parte ere sentitzen zara orduan.
Bai, niretzat duela hiruzpalau urte nire ingurukoei Goierrin egiten den lana azaltzea aukera garrantzitsua izan zen. Orain, aurrez hasi zen ziklo hori itxi denaren sentsazioa dut.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatze aldera etorri zaizu izendapena.
Eusko Jaurlaritza zentro teknologikoen antolaketa aldatzen ari da. Euskal Herri mailan marka berri bat sortu behar da guztion arteko harremanak eta koordinazioa bermatzeko. Oraindik ez da gauzatu baina datorren urtean eraldaketa bat espero da. Hori bideratzeko sortu da hori.
Enpresa desberdinek elkarri onurak ematen dizkiozuen seinale.
Bai, zentroen arteko kolaborazioak garrantzitsuak dira. Guztion artean lor dezagun, eta mundura atera dezagun ditugun baliabide eta jakituria.
Ikerketa nahikoa sustatzen al da?
Nik beti konparaketa bat egiten dut. Kirolari baten emaitzak maizago ageri dira aldizkarietan enpresa edo ikertzaileen lorpenak baino.
Goierrin bertan, Espainia zein Europa mailan erreferente den zentro teknologiko bat dugu. Hemengo ikerketa lanek aitormena behar dute. Meritua izugarria da, eta ni beasaindarra izanik harro zabaltzen dut egiten dugun lana.
Ikerketa beti al doa teknologiarekin batera?
Gaur egun teknologia abiada bizian doa aurrera, eta kontzeptu eta emaitza berriak egunero sortzen dira. Duela hama urte askoz ere lasaiagoa zen, baina digitalizazioaren ondorioz, urte batetik bestera erabat aldatzen dira dauden aukerak.
Hori dela eta, gu enpresa bezala, are gehiago behartzen gara. Antena teknologikoa gara, mundu mailan garatzen diren aldaketen berri izan behar dugu eta ondoren enpresak ahal den bizkorren informatu behar ditugu.
Teknologia berri hori enpresa desberdinetara helarazi beharko duzue zuek ondoren.
Enpresek lehiakortasuna bermatzeko, sektore berri bat aztertzeko edo produktuen kalitatea hobetzeko guregana jo dezaten egon behar dugu eguneratuta. Goierrin gainera zorioneko gara. Norbere sektorean lider diren enpresa asko ditugu eta bide horretan jarraitzeko berrikuntza derrigorrezkoa da.
Azken urteetan aldaketa nabaria izan al da?
Nik beti bera diot, digitalizaziok goitik beherako aldaketa ekarri du. Gure bizitzan musika eta telebista plataformen bidez kontsumitzen ditugu, ibilgailuen teknologia uneoro aldatuz doa, streaming bidez gauza ugari gauzatzen dira…
Industriara ere iritsi da, industria 4.0 ahalbidetuz. Aldaketa ugari jasan ditugu, baina etorkizun hurbilean etorriko dena izugarria izango da.
Goierriko enpresak bakarrik al dituzue bezero gisa?
Duela 12 urte oso zentratua geunden Goierrin lan egitearekin, baina egun Euskal Herritik hasi eta Europara iristen gara. Europa mailako 10 bat proiektutan gaude, 80 langile besterik ez dituen enpresa batean. Erronka handia da guretzat.
Teknologia berrien aukeraketa egitea ez da erraza izango.
Nahi adina baliabide ez baditugu ere teknologia guztiak edukitzeko, ondo aukeratutako makinak ekartzen ditugu. Ahalik eta bide gehien ireki eta abantaila gehien ekarriko dizkigunak gureganatzen ditugu.
Ikasle garaian, ikerketa ez da izaten helburu nagusietako bat.
Nik beti diot bokaizonala dela, gustatu egin ehar zaizu. Ni jatorriz kimikoa naiz eta beti gustatu zait ikerketa. Ingeniaritza arloan gehiago kostatzen da ikerlari izatera pasatzea baina beti izan behar de bokaziozko zerbait.
Gaur egun gainera profil askoko ikerlariak elkartzen gara proiektu desberdinetan eta oso aberasgarria da.
Guztiak norabide berean lan egitea izango da gakoa.
Bai, berdin du matematikaria izan, ingeniaria edo fisikaria. Norberak bere modura pentsatzen du bakoitzak, ikasi duenaren arabera, baina proiektu beraren inguruan begirada jarriz.