Zaldian ibiltzeko aukera, gaur Zelai Arizti parkean
ZUMARRAGA // Zumarragako Udalak zaldiz paseoak antolatu ditu gaurko, haurrentzat. Zaldiak Zelai Arizti parkean egongo dira, 16:00etatik 18:00etara. Ez da hau Gabon hauetan haurrentzat antolatu den ekintza bakarra. Joan zen astean haurrentzako parkea eg...
ZUMARRAGA // Zumarragako Udalak zaldiz paseoak antolatu ditu gaurko, haurrentzat. Zaldiak Zelai Arizti parkean egongo dira, 16:00etatik 18:00etara. Ez da hau Gabon hauetan haurrentzat antolatu den ekintza bakarra. Joan zen astean haurrentzako parkea egon zen (bi udalek antolatuta) eta bihar zamalkada egingo dute Zumarragako kaleetan.