
Bertako Produktuen Azoka egin dute Beasainen, 10:00etatik 14:00etara plazazpian. Hainbat berezitasun bildu ditu azokak: bertako produktuak saltzeaz gain, ikastaroak eta ekitaldiak eman dituzte. 11:30ean, esaterako, neguko energiarekin bat egiten irakatsi diete Garbiñe Etxanizek eta Eluska Gonzalezek bertan bildu direnei: osteoporosia ulertzeko eta prebenitzeko tailerra eman dute.
Horretaz gain, 12:00etan, Loinaz Musika Eskolako trikitilariek eta panderojoleek emanaldia egin dute. 13:30ean, aldiz, bi saski zozketatu dituzte. Gabonak bukatzear daude, eta Beasainen ospakizunei amaiera modu paregabean eman diete.