104 urte bete ditu Beasaingo Emiliana Garciak
Beasaingo amonak, Emiliana Garciak, 104 urte bete ditu gaur. 1915eko urtarrilaren 8an jaio zen Pradoluengon (Burgos, Espainia) eta duela 40 urte pasa etorri zen Beasainera bizitzera. 98 urte dituen Vicente Vega senarrarekin eta familiaz inguraturik ospatuko du urte betetze eguna. Aitor Aldasoro alkatearen bisita eta lore sorta ere jaso du Emilianak. Emiliana urte gehien dituen herritarra da.