Elkarretaratzea deitu dute Lazkaoko indarkeria matxista kasua salatzeko
Lazkaoko Talde Feministak elkarretaratzea deitu du gaurko, astelehen goizaldean Lazkaon gertatutako eraso matxista salatzeko. Izan ere, gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, emakumezkoari eraso egin eta gero. “Eskua gainean jarri eta gurekin akabatu arte geldirik egon behar al dugu?” galdetu dute. Hala, “nahikoa da” esateko bilduko dira gaur, 19:00etan, Lazkaoko plazan, Lazkaon emakumeok aske bizi nahi dugu! Nahikoa da! Aurrean gaituzue! lemapean.