Urriaren 29an egin zuen elurra azkenekoz; mendi eta gainak bakarrik zuritu zituen. // Tere Madinabeitia
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du bihar, 18:00etatik gauerdira arte, elur kota 500-700 metroraino jaitsiko baita egunaren azken orduetan. Prezipitazio gutxi espero da hala ere, eta elurra eginda ere, iragarpenen arabera behintzat, ez du askorik zurituko.
Gaur ere baliteke prezipitazio gutxiren batzuk izatea, baina elur kota 1300-1500 metro artean egongo da. Arratsaldean hasiko da haizea aldatzen, eta bihartik okerrera egingo du giroak. Zerua erabat estalita egongo da eta eguerditik aurrera elur kota 800-1000 metrora jaitsiko da, eta iluntzerako 500-700 metrora. Ostegunean berriz, 300-500 metro artera jaitsiko da, baina artean prezipitazio gutxirekin.