Errege egunean txapelketa egin zuten Legazpiko Danantzako Bola Elkarteak antolatuta
Legazpiko Danantzako Bola Elkarteak antolatuta 34. urtez egin dute Errege Saria Mauleon hotelaren aldameneko bolatokian. 28 bolarik parte hartu dute eta irabazleen podiumak bitxikeria bat utzi du. Izan ere, 85 urteko bolari beteranoa izan da irabazlea eta bigarrena 17 urteko bolari gaztea izan da.
Txapelduna Altzako Antonio Goenaga izan zen, 85 urteko bolari beteranoa da bera. Bigarrena Patxi Ormazabal gabiriarra izan zen, 17 urteko gaztea bera. Hirugarren Idiazabalgo Joxe Kruz Aranburu eta laugarren German Gereñu. Guztiek 36 brilla bota zituzten.