Alkategaiak aurkezteko epea irekiko du Legazpiko EH Bilduk
Alkategai bakoitzak hamar berme izan beharko ditu gutxienez
Legazpiko EH Bilduk barne hauteskundeak martxan jarri ditu eta bihar bertan irekiko du maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko duten alkategaia aukeratzeko prozesua. Hain justu, bihartik aurrera aurkez daitezke alkategaiak.
Dagoeneko osatu duten hauteskunde batzordeak jakitera eman du alkategaiak aurkezteko epea zabalduko dutela gaur. Hautagaitza proposamen bakoitzak gutxienez hamar berme izan beharko ditu eta alkategaiak aurkezteko epea urtarrilaren 27an itxiko dute.
EH Bildurekin bat egiten duten 18 urtetik gorako legazpiarrek hautagaiei bermea emateko aukera dute. Berme hori emateko elkarrekin.ehbildu.eus webgunera jo dezakete.
Egutegia
Behin alkategaiak aurkezteko epea amaituta, otsailaren 6an kontrastea eta proklamazioa egingo dituzte. Ondoren, otsailaren 21era arte barne kanpainarako tartea hartuko dute. Bozketa telematikoki egingo dute otsailaren 22, 23 eta 24an eta otsailak 24an bozka bertatik bertara emateko aukera izango dute boto emaileek.
Gainontzeko hautagaiak aurkezteko epea otsailaren 25etik martxoaren 10era da. Kontrasteak martxoaren 17an egingo dituzte eta martxoaren 22an Herri Batzarra deituko dute non zerrenda osoari onespena emango dioten.