Ampo Ordiziak Madrilen ekingo dio ligako bigarren txanpari
Eguberrietako etenaren ondoren, Ampo Ordiziako mutilek asteburuan ekingo diote berriz ere ligari. Madril aldera bidaiatuko dute larunbatean, Sanitas Alcobendas taldearen kontra jokatzeko. Lehia 16:00etan hasiko da, Las Terrazas zelaian.
Madrilgo taldea ligako indartsuenetako bat da, eta sailkapeneko 2. tokian dago, 51 punturekin. Lehen itzulian, Ordizian jokatu zuten, eta etxekoak aurretik hasi baziren ere, madrildarrek markagailuari buelta eman eta irabazi egin zuten. Odolkiak ordainetan ematen saiatuko da Ordiziako taldea, orain. Horretarako prestatzen aritu dira azken asteetan. Garmendiak eta Marotiasek talde osoarekin bidaiatuko dute, gainera, eta Gonzalo Vazquez argentinarraren debuteko partida izan liteke.